Ildoa: Harremanak

Kutxaz Kanpo

Partaideak

Laburpena

Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren Harremanak lan ildoaren baitan, euskara erabiltzen jarraituko dela bermatzeko beharrezkoak izango diren antolaketa eta harreman eredu desberdinak/desiragarriak nolakoak izango diren irudikatu eta esperimentatu nahi dira ludikotasunaren bidez.

// ZER DA KUTXAZ KANPO?

Kutxaz kanpo mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da. Fikzio Fabrika kolektiboaren eta Badalab hizkuntza berrikuntzarako laborategiaren elkarlanerako espazio* moldagarri eta modularra da. (espazio* deituko diogu hiru dimentsiotako eremu fisiko habitagarria izateaz gain denbora eta bizipenak trukatzeko presentzialitate mota ezberdinekin interesetatutako ekimena delako.)

// ZERGATIK JOKOA ETA JOLASA?

Euskararen eta euskal gizartearen erronkez eta beharrez hitz egin, irakurri, entzun eta eztabaidatzera ohituta gaude, sarriegi aldez aurretik ezarritako mugen baitan. Jolasek eta jokoek ohiko parametroetatik kanpo kokatu eta ludikotasunaren praktika eta esperientziaren bidez bestelako ikuspegi, prozesu eta dinamika batzuetan murgildu eta hausnarketarako baliabide garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Proiektuak ludikotasunaren potentziala hausnarketa indibidual eta kolektiboaren zerbitzura jartzea proposatzen du.

February 21, 2024

I: Hizkuntzak eta isiluneak (Komunikazioa)

Nola asetzen da elkar ulertzeko desira unibertsala? Badalab

February 21, 2024
March 20, 2024

II: Irabazi ala hil (Lehia)

Nolakoak dira diglosi egoera batean hiztunen jarrera lehiakorrak? Badalab

March 20, 2024
April 10, 2024

III: Bestearen azalean (Enpatia)

Nolakoak dira gurearen antza duen gizarte bateko pertsonaiak eta haien arteko harreman zein hizkuntza sareak?
Rolaldia jardunaldien baitan. Badalab.

April 10, 2024
May 17, 2024

IV: (Isolamendua)


May 17, 2024
June 19, 2024

V: (Mapak)



June 19, 2024