ETORKISUNEKU sormen beka deialdia
Dirulaguntzaren helburua da euskaratik, eta euskaraz ere, biziko den hiztun komunitate sortzaile, berdinzale eta justua elikatzeko, gaurtik proposamenak gauzatzen hastea. Horretarako, euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatuko duten disziplina anitzeko piezen sormen eta ekoizpen prozesuak laguntzea bilatuko du.
Nori zuzendua dago beka deialdia?
Edozein disziplina artistikoren bitartez, etorkizuneko hizkuntza eta hiztun komunitatea irudikatzeko nahia duen edo/eta hizkuntzarekin zerikusia duten etorkizuneko proposamenak, piezak, artefaktuak, gailuak irudikatzeko nahia duen, edo/eta etorkizuneko agertoki horiei buruzko kontakizunen baitako hausnarketa proposatu nahi duen edozein norbanako edo kolektiboei zuzendutako deialdia da, edozein delarik norbanakoen formakuntza maila.
Deialdira elkarrekin aurkeztu ahal izango dira hainbat pertsona fisiko. Ez zaie eskatuko beraien arteko harremana formalizatzerik.
Zein da prozesua garatzeko ekarpena?
Lau beka independente izango dira. Bakoitzari 1.500€ko ekarpena egingo zaio (zerga eta atxikipenik gabe) ekoizpen kontzeptuan. Banatuko den ekarpen ekonomikoa sormen prozesua finantzatzeko erabiliko da.
Laguntza ekonomikoaz gain, ideia hautatuei Badalabeko baliabideak eta espazioak eskainiko zaizkie, beharren eta aukeren arabera erabiltzeko. Edozein kasutan, ez da egonaldia egiteko deialdia.
Nola aurkeztu behar da eskaera?
Nola aurkeztu behar da eskaera?
Eskabidea honako dokumentu hauekin osatuko da:
1. Izen-emate orria.
2. Erantzukizuneko adierazpena.
3. Sortzailearen edo kolektiboaren aurekezpena eta abiapuntuko ideiaren eta garatu nahi den sormen prozesuaren eta/edo piezaren deskribapen/erakusketa, formatu digitalean, dokumentuan edo PDF formatuan entregatzea, honako informazio hau jasota:
– Hautagaien (norbanako zein kolektibo) aurkezpen laburra eta motibazio gutuna. Nor gara eta zergatik nahi dut/dugu ideia hau garatu?
– Abiapuntuko ideiaren deskribapena eta garatzea aurreikusten den ibilbideari buruzko azalpena, sortu nahi den piezaren deskribapena eta zein arte-diziplinan kokatzen den.
-Emandako laguntzaren erabilera aurreikuspena, bai ekonomikoa bai bestelakoa. Ez dira prozesu/produktu/proiektu amaituak bakarrik espero emaitza gisa, hau da, aukera bat da beka deialdi hau baliatzea abiapuntuko ideia prototipatzeko, osatzeko, aberasteko; edo etengabe eraikitzen eta deseraikitzen ariko den sormen pieza edo prozesu bat abiatzeko.
-Ideia elikatzeko inspirazio edo erreferentzia iturriak: estekak, webguneak, etab.
Eskaera orriak eta horrekin batera eskatzen den dokumentazioa paperean zein posta elektroniko bidez bidali ahal izango da.
Paperezko eskabideak bidaltzeko helbidea: Madalen kalea 27, 20100, Errenteria, Gipuzkoa.Posta elektronikoz bidaltzeko helbidea: goiartzabal@badalab.eus
