Kutxaz Kanpo
Partaideak
Laburpena
Partaideak
Laburpena
Kutxaz kanpo mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da. Fikzio Fabrika kolektiboaren eta Badalab hizkuntza berrikuntzarako laborategiaren elkarlanerako espazio* moldagarri eta modularra da. (espazio* deituko diogu hiru dimentsiotako eremu fisiko habitagarria izateaz gain denbora eta bizipenak trukatzeko presentzialitate mota ezberdinekin interesetatutako ekimena delako.)
Euskararen eta euskal gizartearen erronkez eta beharrez hitz egin, irakurri, entzun eta eztabaidatzera ohituta gaude, sarriegi aldez aurretik ezarritako mugen baitan. Jolasek eta jokoek ohiko parametroetatik kanpo kokatu eta ludikotasunaren praktika eta esperientziaren bidez bestelako ikuspegi, prozesu eta dinamika batzuetan murgildu eta hausnarketarako baliabide garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Proiektuak ludikotasunaren potentziala hausnarketa indibidual eta kolektiboaren zerbitzura jartzea proposatzen du.
Nola asetzen da elkar ulertzeko desira unibertsala? Badalab
Nolakoak dira diglosi egoera batean hiztunen jarrera lehiakorrak? Badalab
Nolakoak dira gurearen antza duen gizarte bateko pertsonaiak eta haien arteko harreman zein hizkuntza sareak?
Rolaldia jardunaldien baitan. Badalab.
Zer irabazten dugu hizkuntza bat sortzen denean eta zer galtzen hura desagertzen denean? 11 Kolore ekimenaren baitan. Badalab
Nola kudeatzen ditu komunitate batek bere baliabideak eta horrek zer ondorio ditu kolektiboaren zein pertsonen garapenean?
Nolakoak dira presiopeko egoeretan gureen antzeko helburuak (baina ez berdin-berdinak) dituztenekin batera jarduteko erronka eta estrategiak? Badalab