[Jardunean]
Jakin eta Euskalgintzaren Kontseiluarekin elkarlanean, gaur egungo eta etorkizuneko herrigintza pentsatzeko proiektua da. Zer nolako herrigintza, militantzia edota aktibismoabehar dugu, egun, euskarak eta euskal hiztun komunitateak aurrera egin dezan? Galderari erantzuten ahalegintzeko, Euskal Herritik kanpoko bi pentsalari eta idazle ekarri genituen 2024 eta 2025ean, hurrenez hurren: McKenzie Wark eta Marina Garces. Lehenengoaren kasuan, “Maitasuna eta Dirua, Sexua eta Heriotza: Memoria bat” (Katakrak, 2024) liburua hartu genuen ardatz. Bigarrenean, Garces-en bina liburu itzuli genituen eta bakar batean bateratu. Horrela, « Denbora bizigarri baterako: ilustrazio erradikal berria eta promesaren denbora » liburua argitaratu zen. Bien kasuan, Durangoko Azokan aurkezteaz gain, Euskal Herriko txoko ezberdinetan hitzaldiak eta elkarrizketak eskaini zituzten.
Euskararen eta euskal gizartearen erronkez eta beharrez hitz egin, irakurri, entzun eta eztabaidatzera ohituta gaude, sarriegi aldez aurretik ezarritako mugen baitan. Jolasek eta jokoek ohiko parametroetatik kanpo kokatu eta ludikotasunaren praktika eta esperientziaren bidez bestelako ikuspegi, prozesu eta dinamika batzuetan murgildu eta hausnarketarako baliabide garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Proiektuak ludikotasunaren potentziala hausnarketa indibidual eta kolektiboaren zerbitzura jartzea proposatzen du.
Metadata:
asdfhkjh sdfkjl sahdlfkjh lkasjdhf lkjh alskjdhf lakjsdh flkjh alksjdfh lkaj shdflkjas df









