Zein ekarpen egin dezakegu arnasguneetarantzko bidean jar daitezen gero eta herri/hiri gehiago? Nola hurbildu euskara, gaur eta hemen, herrian, hizkuntzatik urrunago dauden gorputz haietara? Nola egin euskarak balio dezan bizikidetzan urrats esanguratsua emateko tresna gisa? Ikasitakoa, nola ekarri herri mailako politika publiko edota ekintza komunitarioetara? Nola lekualdatu beste herrietara?

Zer gertatzen da herriko kultura eta dantza desberdinak elkartzen direnean? Eta zer gertatzen da elkargune horietan hizkuntzekin? Eta euskararekin? Galdera…

Dantzaren bitartez herriko kulturak ikusarazi, kulturarteko harremanak sustatu eta euskarara gerturatzeko bide berriak esploratu nahi dituen egitasmoa jarriko dugu martxan…