01
Zer Da

Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia hizkuntzaren eta berrikuntzaren intersekzioan kokatzen da. Hizkuntzatik abiatuta, bi eginkizun ditu: euskararen biziberritze prozesuan berrikuntza txertatzea, eta berrikuntza prozesuetan hizkuntzaren aldagaia txertatzea. Badalaben helburua da esperimentatzea, eta berrikuntzatik ekarpena egitea euskara etorkizunean ere erabilia izan dadin; modu horretan sustatzen baitira hiztunen artean berdintasuna, errespetua, justizia soziala eta enpatia.

Helburua lortzeko galdera berriak proposatuko ditu, eta hauei erantzuteko bilatuko ditu ez-ohiko lankidetzak eta egiteko zein egoteko modu berriak.Badalabek proiektu oro sinergiak eginez lantzeko bokazioa du. Espazio seguru eta irekia da, beraz, parte hartzea gorputz ororen esku dago. Laborategiak esperientziak, tresnak eta aukerak eskaintzen ditu.

Badalabek proiektu oro sinergiak eginez lantzeko bokazioa du. Espazio seguru eta irekia da, beraz, parte hartzea gorputz ororen esku dago. Laborategiak esperientziak, tresnak eta aukerak eskaintzen ditu.

02
taldea

Orbitan metodologia berritzaileetan eragileak, ingurune digitaleko adituak, ikertzaileak, kultur eragileak, disziplina anitzetako sortzaileak, diseinatzaileak, kazetariak, gidoilariak, ikus-entzunezkoetan arituak eta ideiak bor-bor dituzten lagunak.

Goiatz Oiartzabal Lakarra

Zuzendari Nagusia

Leire Palacios Egiguren

Berrikuntza Eragilea eta Komunikazio arduraduna

Izaro Arruti Agirreurreta

Berrikuntza Eragilea