(Kontra)zirkuituak: Aurkeztu eta bagoaz lehen hitzorduarekin

Irailaren 11an aurkeztu genuen (Kontra)zirkuituak. SaioanNando Cruz musika-kazetari eta kritikariak kultur burujabetza eta autodefentsa kulturala izan zituen hizpide. Ikus bideoa:

Bertatik eratorritako galderei erantzun nahian, (Kontra)zirkuituak 01 saioa antolatu dugu.

Zenbat eta handiagoa izan ekimena, orduan eta eragin sozial handiagoa du? Tamainak axola du?
Tamaina eta hizkuntzaren edota komunitatearen statusa. Nola idazten dugu ekuazio hori?
Arrakastaren neurria ikusle kopurua da?
Euskarak estadioak behar ditu ala plazak?, Kulturaren futbolizazioa gertatzen ari da?
Zein da makrofestibalen eta tokiko kultur sareen arteko harremana?
Zer galtzen da handitzean? Zer irabazten?
Nola banatzen ditugu dirulaguntza publikoak?

EGITARAUA:

  1. Mahai – ingurua.
    Moderatzailea: Jon Urzelai.

    Parte-hartzaileak:
  • Iker Arroniz, Jimmy Jazz eta BatBatean festibala
  • Juantxo Arakama, musikaria
  • Iratxe Perez, musikaria
  • Mateo Zikuta, musikaria
  • Miren Narbaiza, musikaria
  1. Luntx + Kontzertua – Borla

Urriak 15 / Jimmy Jazz / Gasteiz
Sarrera doan!