Euskaraldi Indartua Errenteria-Oreretan proposamenari itxiera eman genion pasa den astean. Euskal hiztunak bere hizkeran egin beharreko egokitzapenei arreta jarri diogu, ikasten ari direnak ulertzeko gai izan daitezen. 2023ko urritik, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian, Soziolinguistika Klusterrarekin eta herriko hainbat eragilerekin batera, Aldahitz ikerketak bere baitan dituen tresnak esperimentatzen ari gara, eta Ulersaio eta Ulerrizketa horietatik jaio da Euskaraldi Indartua.
Hilabetez aritu dira 26 lagun Euskaraldi Indartuan, Ulersaioetako lehen promozioko 7 belarriprest, eta Koldo Mitxelena hezkuntza komunitateko, udal langile eta ordezkaritzako zein euskararen normalizazioan aliatuak diren herriko agenteetako 19 pertsona.
Oraindik goiz da ondorio konkretuak ateratzeko. Aurrerago zehaztuko ditugu jarraitu beharreko pausoak. Bitartean, hemen daukazue Oarsoaldeko Hitzak egindako kronika.

Argazkia: Oarsoaldeko Hitza