Tailerra

Digitalizazio librea euskal hezkuntza askatzeko

Eguna: 02/25/2026

Ordua: 10:00

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak, Talaiosen laguntzarekin, bigarren hezkuntzara bideratuta dauden ikas-egoerak sortu ditu: Wikikasi. Ikas-egoera hauek Wikimedia darabilten ikas-egoera libreak dira, eta LOMLOE legearen baitan kokatzen dira. Asmoa, 9 ikas-egoera sortzea da eta, orain arte, 6 daude argitaraturik. Jardunaldi honetan, proiektuaren nondik norakoa aurkeztuko dugu.

Horrekin batera, Badalab eta Talaiosek elkarlanean sortutako “Erronka digitala” izena hartu duen azken ikas-egoeraren aurkezpena egingo dugu eta xehetasun guztiak azalduko ditugu, ikasgeletan martxan jartzeko gidalerroak eskainiz. Ikas-egoera honen helburua ingurune digitala bere osotasunean kontutan hartuz, berau konprenitu eta ikuspegi kritiko batetik hura lantzea da. Gaur egun, paradigma digitalak aldaketa ugari eragin ditu, beraz, horren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da ikas-egoera honen bitarte.

Bukatzeko, Nora Salbotxen hitzaldi bat izango dugu. Trebetasunak jakintza eta ezagutzak ekintza bilakatzen dituen hezkuntzaz hausnartuko dugu Wikipediak proposatutako ikas-egoera berrien bidetik, curriculumeko edukiak sentitzera, pentsatzera eta egitera gonbidatuz.