Emanaldia
Itxi begiak. Noiz hasi zinen ahotsak entzuten? Nondik dator sentitzen duzun min hori? Zenbat denbora daramazu pertsona normal bat izan nahian? Noiz amaituko da borroka hau? Eta zergatik hasi zen? Itxi begiak. Jarri eskua nire sorbaldan. Goazen elkarrekin. Errazagoa izango da horrela.
Zentzumen guztiekin biziko duzun lan berezi honek bizitza anitzak eta askotarikoak aldarrikatu nahi ditu, denontzako bizitza bizigarri bat helburu.