Jardunaldia
Etorkisuneku 01. Usadio zaharrek, tarotak, naturak eta ludikotasunak, zer diote etorkizunaz?
Eguna: 05/17/2025
Ordua: 09:30
Euskal Herrian, uzta ondo joateko, goserik ez pasatzeko, osasuntsu egoteko edota ezkontzetarako, adibidez, badira jarraitu izan diren erritualak. Guztiak dira etorkizuna ezagutzeko edo etorkizuna kontrolatzen saiatzeko ohiturak eta usadio zaharrak, eta euretariko askok naturarekin zerikusia dute. Gaur egun ere badira xede bertsuko metodologia zientifikoak eta ez zientifikoak. Laborategi izaera duen jardunaldi honetan, ohitura anzestralak eta modernoak ezagutuko ditugu etorkizuna irudikatzeko.
Horiekin batera, ludikotasuna ere esploratuko dugu jardunaldiaren bigarren zatian. Kutxaz kanpo mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da. Etorkisuneku 01 erakusketaren markoan, eta “Itzultzeko eskubidea” fabula abiapuntu, sormena baliatuko dugu zientzia fikziozko narrazio kolektibo bat sortzeko. Nolakoa izango da etorkizuneko gizartea? Nola erabil daiteke jolasa sormen prozesuak aberasteko?
