01
Zer Da
Euskararik bai 2073 urtean?
Hizkuntza berrikuntzako laborategia da.
Pentsamendua garatzeko, ideiak esperimentatzeko eta eragile ezberdinak elkartzeko sortua.
Hizkuntzaren transmisioa, erabilera eta etorkizuna lantzen ditu, ikuspegi irekia eta kolaboratiboa oinarri hartuta.
Zer egin behar dugu desberdin, testuinguru aldakorrean, berriro eraginkor izateko?
Asko eta oso azkar aldatzen delako mundua, joko arauak etengabe eta oso modu sakonean aldatzen direlako, gutxitua dagoen eta testuinguru diglosikoan bizi den hizkuntza batek aurrera egin nahi badu, etengabe aritu behar duelako biziraupenerako eta indarberritzeko estrategiak egokitzen eta asmatzen.
02 NOLA
Galderak probokatuz, ezagutza sortuz, praktika berriak probatuz eta komunitate zein eragile desberdinen arteko elkar-ezagutza eta elkarlana sustatuz. Proiektuak, egonaldiak, ikerketa-ildoak eta jardunaldiak eta topaguneak garatzen ditu, hizkuntzaren erabilera eta etorkizuna modu berritzailean lantzeko.
03 GOBERNANTZA
PARTZUERGOA
Badalab Hizkuntza Berrikuntzako partzuergoa 2021ean eratu zen, euskararen hainbat erakunde publiko, eragile sozial eta bidelagunen artean. Puntu horretara iristeko beharrezkoa izan zen paraleloan eta igurtzi gutxirekin garatzen ari ziren bi ibilbide elkartzea:
- Euskalgintzaren Palankak izeneko deliberazio prozesu publiko-soziala eta,
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz (EE) izeneko berrikuntza ekimena.
Lehen prozesuak 2018rako emana zuen ondorio argia: euskara biziberritzeko beharrezkoa zen berrikuntza sistematikoki landuko zuen erreferentzia zentro egonkor bat.
Bere aldetik, Etorkizuna Eraikiz esperimentatzeko erreferentzia zentroak sortzen hasia zen, lankidetzazko gobernantza ardatz hartuta.
Bi urteko lan sendoaren ondoren, 2021eko uztailean eratu zen Badalab, partzuergo misto gisa eta GFAri atxikia, Etorkizuna Eraikizen baitako erreferentzia zentro gisa. Lankidetza publiko-sozialetik sortua eta gobernantza partekatua eraikiz.
Estatutuen arabera, Gobernu Batzordeak hamabost kide ditu:
- GFAk lau izendatzeko eskubidea du.
- Erakunde publikoei dagokien bosgarrena Errenteriako Udalaren ordezkaria da.
- Beste bost kide eragile sozialek izendatzen dituzte.
- Azken bostak bidelagunak dira.
Partzuergoa eratu zuten kideak hauek dira:
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Errenteriako Udala
- Soziolinguistika Klusterra
- Euskalgintzaren Kontseilua
- Langune
- ArantzazuLab laborategia
- Euskal Herriko Unibertsitatea
- Euskal Irrati Telebista
- Euskaltzaindia
Eta Gobernu Batzordeko kide dira, aurrekoez gain:
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- Ikastolen Elkartea
- Elhuyar
- Aek
Gobernantza partekatu honek erantzuten dio Badalabek bere egin duen konbentzimendu sendo bati: gizartearen ekimena eta erakundeen ahalmena uztartuta bakarrik izango du euskal komunitateak herri garapenerako aukera.
04 TALDEA

Orbitan metodologia berritzaileetan eragileak, ingurune digitaleko adituak, ikertzaileak, kultur eragileak, diziplina anitzetako sortzaileak, diseinatzaileak, kazetariak, gidoilariak, ikus-entzunezkoetan arituak eta ideiak bor-bor dituzten lagunak.