Nola aurkeztu behar da eskaera?
Eskabidea honako dokumentu hauekin osatuko da:
1. Izen-emate orria.
2. Erantzukizuneko adierazpena.
3. Sortzailearen edo kolektiboaren aurekezpena eta abiapuntuko ideiaren eta garatu nahi den sormen prozesuaren eta/edo piezaren deskribapen/erakusketa, formatu digitalean, dokumentuan edo PDF formatuan entregatzea, honako informazio hau jasota:
– Hautagaien (norbanako zein kolektibo) aurkezpen laburra eta motibazio gutuna. Nor gara eta zergatik nahi dut/dugu ideia hau garatu?
– Abiapuntuko ideiaren deskribapena eta garatzea aurreikusten den ibilbideari buruzko azalpena, sortu nahi den piezaren deskribapena eta zein arte-diziplinan kokatzen den.
-Emandako laguntzaren erabilera aurreikuspena, bai ekonomikoa bai bestelakoa. Ez dira prozesu/produktu/proiektu amaituak bakarrik espero emaitza gisa, hau da, aukera bat da beka deialdi hau baliatzea abiapuntuko ideia prototipatzeko, osatzeko, aberasteko; edo etengabe eraikitzen eta deseraikitzen ariko den sormen pieza edo prozesu bat abiatzeko.
-Ideia elikatzeko inspirazio edo erreferentzia iturriak: estekak, webguneak, etab.
Eskaera orriak eta horrekin batera eskatzen den dokumentazioa paperean zein posta elektroniko bidez bidali ahal izango da.
Paperezko eskabideak bidaltzeko helbidea: Madalen kalea 27, 20100, Errenteria, Gipuzkoa.Posta elektronikoz bidaltzeko helbidea: goiartzabal@badalab.eus