Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian lan deialdia zabaldu dugu.
Aurkezteko epea: urriak 22.
Deialdi honen bidez diseinuari, bitartekaritzari eta gizarte berrikuntzari lotutako ezagutza duten profilak bilatzen dira batez ere. Lanpostuaren funtzio nagusia zuzendariari laborategiaren jarduna garatzen laguntzea izango da.
- EZINBESTEKOA: Unibertsitate gradua edo Doktoretza, Lizentzia, Ingeniaritza, Arkitektura edo baliokidea izatea. Euskara C1 eta Ingelesa B2, egiaztapen-tituluak aurkeztu beharko dira.
- BALORAZIO FASEA: Lanpostua hautaketa prozesu baten bidez ebatziko da. Prozedurak hiru fase izango ditu: azterketa teoriko-praktikoa, elkarrizketa eta merezimenduen balorazioa (IKUS ERANTSITAKO DOKUMENTUA).
- ESKAINTZEN DA: 18 hilabeteko ordezkapen kontratua jardun osoan. 3.300 euroko gutxi gorabeherako hileko soldata. Aurreikusitako hasiera data 2026/01/01
Informazio gehiago, HEMEN.