Euskal Wikilarien Kultur Elkartea

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) Euskarazko Wikipedia sustatzeko elkartea da, 2016an sortua. Era berean, irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Wikimediako erabiltzaile taldetzat onartua. Euskal hizkuntza, euskal kultura eta jakintza unibertsala ditu ardatz, eta giza ezagutza guztia euskaraz eskuragarri jartzeko asmoa du. EWKEk euskarazko Wikipedia sustatu eta hedatu nahi du, euskal hiztunen komunitatearentzat kalitatezko entziklopedia askea eskaintzeko. Horretarako, hainbat proiektu eta ekimen bultzatzen ditu, hala nola ikus-entzunezkoak, material didaktikoa, lehiaketak, formazioa eta topaketak.

PROIEKTUAK

  • Wikikasi Erronka Digitalak ikas-Egoeraren azaleko irudia. Erdian izenburua dago eta ezkerreko azpiko