Kutxaz Kanpo

[Jardunean]

,

LABURPENA

KUTXAZ KANPO Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna.

2024 eta 2025 urteetan zehar, bai Badalaben Errenteriako egoitzan, bai Euskal Herriko beste zenbait puntutan ere, askotariko norbanako eta kolektiborengana hurbildu ahal izan gara jolas eta jokoen potentzialitateak esploratzera, eta 2026. urtean formatuak eskaini dizkigun indarguneak baliatu eta UEUrekin batera jauzi bat emango dugu, Kutxaz Kanpo 2026: Euskararen orainak eta etorkizunak zikloarekin. Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragileen hitzartzeekin batera jolas eta joko ezberdinak ekarriko ditugu, ohiko ikastaro formatuetatik haratago hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektibo ludiko eta eraldatzaileak ahalbidetzeko asmoz.

Ziklo honetan Euskal Herriko 5 espazio esanguratsutan hizkuntza eta hiztunen inguruko 5 ideia landuko ditugu: Jabetzea eta ahalduntzea, Hizkuntza-ohiturak, Komunitatea, Utopia eta Nostalgia eta Kontakizunak eta Sorkuntza.

HELBURUAK

  • Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragile eta kasuak zuzenean ezagutzea.
  • Euskararen oraina eta etorkizunari buruzko hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektiboak ahalbidetzea.
  • Ohiko ikastaro formatuetatik haratagoko formakuntza markoekin elkarrekin esperimentatzea.

METODOLOGIA

Saio guztiek bi atal izango dituzte. Lehenengo atalean adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu. Bigarrenean, berriz, parte hartzaileak jolasean jarriko ditugu Fikzio Fabrikakoek dinamizatuta.

EGUTEGIA eta HIZLARIAK

1. Hiztunen jabetze eta ahalduntzea. maiatzak 8, Badalab, Errenteria

  • Manex Agirre Arriolabengoa: Bertsolaria eta euskara teknikaria.
  • Malen Aldalur Azpillaga: Azpeitiako Udaleko Parekidetasun saileko teknikaria. 
  • Sheila Padrones Gil: SOS Arrazakeriako Etxeko Lanaren arloko teknikaria. 

Saioaren laburpena eta ateratako ondorioak hurrengo estekan topa daitezke: https://badalab.eus/kutxaz-kanpo-2026-hiztunen-jabetze-eta-ahalduntzea/

2. Hizkuntza-ohiturak. Ekainak 12, Laba, Iruña

  • Goiatz Urkijo Castañares. Euskaraldiaren koordinatzailea.
  • Pablo Suberbiola Unanue. Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.

3. Komunitate (imajinatuak). Uztailak 3, Aiaralde Ekintzen Faktoria, Laudio

  • Maddi Alberdi San Martin. EHUko ikertzailea. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
  • Iker Iraola Arretxe. EHUko ikertzailea. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
  • Iñaki Zaldua Callejari. EHUko ikertzailea. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.

4. Utopia eta Nostalgia. Irailak 11, On Bulegoa, Baiona

  • Iker Gurrutxaga Zubimendi: Naiz Irratia

5. Kontakizunak eta Sorkuntza. Urriak 9, Bilbo

  • Harkaitz Cano: idazlea