Laborategiaren jarduna gidatuko duen lemari ekarpena egingo dioten eta bere programa publikoa zabaldu eta aberastuko duten sormen eta mediazio beka deialdia itxi genuen pasa den hilaren bukaeran eta dagoeneko badugu deialdiaren ebazpena eta baditugu onuradunak.
Deialdi honek, zehazki, “Transmisioa, Transizioa, Transgresioa. Irtenbidea kolektiboa da” lemari ekarpena egin nahi dioten disziplina anitzeko egitasmo esperimentalak laguntzeko helburua izan du.
Hautatu diren ekimenei aurreikusten zaie 2073 urtean euskaratik eta euskaraz bizitzeko hautua egingo duen komunitatea egon dadin, oraina arrakalatzeko potentziala. Ohiko moldeetatik irteten diren proposamenak bilatu ditugu, aldi berean, Badalaben programa publikoa aberastuko dutenak.
Hiru beka independiente dira, bakoitzak 10.000€ jasoko dituelarik.
Hemen ikus dezakezu ebazpena: