Wikikasi Erronka Digitalak

[Jardunean]

LABURPENA

Badalabek, Talaios eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin elkarlanean, digitalizazioa ikuspegi kritikotik lantzeko Erronka Digitalak ikas-egoera sortu du. DBHko ikasleei bideratutako proiektua da, eta gaur egungo testuinguru digitalera nola iritsi garen ulertzea, haren azterketa zabala egiteko ezagutzak eta tresnak bereganatzea, eta digitalizazio librerako bidean alternatibak irudikatzea ditu helburu. Teknologia gai zentrala izan arren, horri ardatz ezberdinetatik heltzen zaio. Besteak beste, lantzen dira: historia, ekonomia, pribatutasuna eta segurtasuna, jasangarritasuna, hizkuntza, Adimen Artifiziala eta arrakala digitalak.

Talaios eta Wikilarien Elkartearen proiektu zabalago batean kokatzen da, Wikikasi izenekoa. Euskarazko eduki eta baliabide librez hornitutako bederatzi ikas-egoera diseinatzea da asmoa. Ikas-egoeren gaiak anitzak dira eta guztiek Curriculumeko konpetentziak eta, bereziki, konpetentzia digitalak lantzea dute ardatz.

Euskararen eta euskal gizartearen erronkez eta beharrez hitz egin, irakurri, entzun eta eztabaidatzera ohituta gaude, sarriegi aldez aurretik ezarritako mugen baitan. Jolasek eta jokoek ohiko parametroetatik kanpo kokatu eta ludikotasunaren praktika eta esperientziaren bidez bestelako ikuspegi, prozesu eta dinamika batzuetan murgildu eta hausnarketarako baliabide garrantzitsuak eskaintzen dizkigute. Proiektuak ludikotasunaren potentziala hausnarketa indibidual eta kolektiboaren zerbitzura jartzea proposatzen du.

Euskal hezkuntzagintzarako material didaktiko libreak, digitalizazio-eredua euskaraz eta Euskal Herritik irudikatzeko

Wikikasi proiektuaren baitan biltzen diren 9 ikas-egoeretako bat da “Erronka Digitalak”. Guztira, 14 saio biltzen ditu: aurkezpen-saioa, 10 saio teoriko-praktiko, eta 3 saio talde-proiektua garatu eta aurkezteko.

Saio teoriko-praktikoetan digitalizazioari lotutako 10 gai lantzen dira, hiru bloketan banatuta

TESTUINGURAKETA

Digitalizazioa testuinguru zabal batean kokatzea da helburua. Bi ardatzei erreparatuko zaie:


GAITASUN ESPEZIFIKOAK

Digitalizazioaz eta digitalizazioarekin aritzeko kontuan hartu beharreko zenbait trebetasun landuko dira, hain zuzen ere:


XXI. MENDEKO AUZIAK

Gaur egungo gizarte-testuingurua digitalizazioarekin gurutzatuko da eta pil-pilean dauden eztabaidei helduko zaie, esaterako:


Materialen artean topatzen dira:

  • Ikasle eta irakaslearentzat koaderno bana
  • Saio bakoitzerako diapositiba-aurkezpena
  • Gai bakoitzari lotutako Ikusgelako bideo bana
  • Ebaluazio-taula

Saioak modularrak dira, alegia, nahiz eta orden jakin bat jarraitu, bata bestearekiko independenteak dira. Horrek esan nahi du, ikas-egoerari eskeini nahi zaion denboraren arabera, saioak aukeratu eta banaka landu daitezkeela. Era berean, klasean egiten den teknologiaren erabileraren arabera, materialak malguak dira. Materialak inprimagarriak dira eta fisikoki erabil daitezke, pantailekin konbinatuta edo pantailarik gabe. Soilik 7. saiorako (Irisgarritasuna) ezinbestekoa da, behintzat, ikasgelan ordenagailu bat egotea. Material guztiak euskarazko Wikipediako webgunean daude, PDF nahiz formatu editagarrian.


Erronka Digitalak ikas-egoeraren materialak beste material didaktiko batzuekin osagarriak dira. Esaterako, Badalabek 2023/2024 ikasturtean Euskal Herriko ikasleek digitalizazioaz dituzten irudikapen sozialak ikertu zituen. Ikerketa-lan horretarako zenbait material didaktiko sortu ziren, horien artean, mugikor baten inpaktu ekologikoa irakasteko egurrezko mugikorra. Hori baliatzen da mugikor baten ibilbidea irudikatzeko, uztiatzen diren mineraletatik, sortzen duen zabor teknologikora arte. Euskarri hau ikas-egoeraren 8. saioan aplikagarria da: Jasangarritasun ekologikoa.