Ekintzak

Badalab-en lan ildo ezberdinetatik urtean zehar hainbat ekintza eratortzen dira. Jarraian dituzu egin ditugun edo martxan ditugun lan eta proiektuak.

Lan ildo honek kolektiboa ideien mundutik elikatuz euskararen eta hiztun komunitatearen etorkizun desiragarri eta posibleak argitara ekarri nahi ditu, amets edo helburu partekatu berriak sortzeko eta, hizkuntzaren auziarekin konektatzen dutenez gain, gehiagorengana iristeko epika berriak.

Oinarrian, galderarik ez duen lan ildo bakarra da. Kontakizun berrien beharra iada kontsentsua da hizkuntzaren biziberritzearen alde lanean ari diren eragile, erakunde eta pertsonen artean. Badalabek honi ekarpena egin nahi dio etorkizunen diseinuaren teoriatik helduz, eta askotariko arte disziplinak lanabes harturik.

Harremanak

Zein antolaketa eta harreman eredu behar du hiztun komunitateak etorkizun anitz eta digitalean euskara erabiltzen jarraituko dela bermatzeko? Nola zainduko dute elkar? Nola kudeatuko da gatazka?

Erronka digitalak biltzen dituzten azalpen bideo sortak helburu bikoitza du: alde batetik, gai bakoitza ulertzeko tresnak eskaintzea eta, bestetik, hizkuntzaren aldagaiak gai hauek zeharkatzerakoan sortzen dituen kezka, aukera eta galderak elikatzea.