Datorren martxoaren 14an Badalabera etortzera gonbidatu nahi zaitugu. UEU eta TEKSekin batera eta Etorkisuneku 01 prototipoen instalakuntza erdigunean jarrita, utopiez edo zientzia fikzioaz ariko gara, teorian eta praktikan. Matrikulazioa eta informazio guztia hemen topatuko dituzu. Eman izena!

Etorkisuneku 01. Hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat.
Zergatik eta zertarako euskara? Zergatik bizi nahi dugu euskaraz, hizkuntza hegemoniko batean errazago uler bagintezke? Euskara altxorra? Euskara hizkuntza zaharra da? Euskara hizkuntza klasista eta baztertzailea da? Hauek egunero topatzen ditugun galderetako batzuk besterik ez dira.
Etorkisuneku 01 ekimenaren bidez ekarpena egin nahi diogu hizkuntzarekin eta hiztun komunitatearekin lotutako diskurtsoen eta narratiben berreraikuntzari, deseraikuntzari, berritzeari.
Horretarako, abian da Etorkisuneku 01 instalakuntza. Prototipoen museo bat da, erdigunean jartzen dituena artefaktu material desberdinak. Honi lotutako programa publikoak balio behar du bestelako iruditeri bat probokatzeko, diskurtsoak elikatzeko, elkarrizketa kolektibo bat sustatzeko. Proposatzen den jardunaldi honek balio digu horri guztiari markoa jartzeko. Arituko gara utopiez, zientzia fikzioaz, plausibilitateaz. Eszenatoki desberdinak bisitatuko ditugu, eta jolastuko dugu, eta aztarna utziko.
Eguneko egitaraua honakoa izango da:
08:45 – 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa
09:00 – 09:15 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
- Goiatz Oiartzabal Lakarra. Badalab.
- Xabier Landabidea Urresti. UEU.
9:15 – 11:15 Zer nolako ekarpena egin dezake zientzia fikzioak iruditeri berria eraikitzeko bidean eta utopia kolektiboaren eraikitze gaitasunean?
- 9:15 – 10:15 Alba Garmendia – “Euskal” utopia, apalategi bat ez, liburutegi osoa da
- 10:15 – 11:15 Arrate Hidalgo – Helen Torres elkarrizketan. Hari jokoan.
11:15 – 11:45 Atsedenaldia.
11:45 – 12:30 Etorkizunetako teoria praktikatik. Irudimenaren krisia bizi dugu? Edota auzia beste toki batean dago? Nahikoa da irudikatzen hutsarekin?
Elisabeth Roselló – Ane Abarrategi
12:30 – 14:00 Zientzia fikzioaren egoera Euskal Herrian disziplina desberdinen perspektibatik.
- 12:30 – 13:15 Literaturaren ikuspegitik. Beste garai batzuekin alderatuta, euskal literatura garaikidean zientzia fikziozko errelato eta narratibak gailentzen ari diren honetan, generoak hizkuntzari egin dakiokeen ekarpenaz hausnarketa lau sortzaileekin.
- Mikel Alvarez – Euskalia.
- Maite Darceles – Bihotzean daramagun mundua.
- Mikel Ayllon – Hitzaurrea
- Garazi Albizua – Izadia, Geun, Gaizkileen galtzada
- 13:15 – 14:00 Sorkuntza digitalaren ikuspegitik. Baliabide digital eta teknologikoak unibertso zein iruditeri berrien sorrerarako tresna izan daitezke. Disziplina desberdinetako erreferenteekin unibertso berrien sorrerak euskal iruditeriari eta hizkuntzari egin dakiokeen ekarpenaz hausnarketa.
- Ulu Media – Holobiontea + Artxipielagoa.
- Ines Osinaga – AppaMaurizia.
- Mikel Unamuno- Gaztea
14:00 – 15:00 Bazkaltzeko tartea.
15:00 – 17:00 Plau(y)sible. Partida bat?
Mahai gainean topatuko duguna da jolas bat (objektu fisikoa), prototipo bat! Beste inork baino lehen probatu ahal izango duguna. Zergatik?
- Ofizial kontsidera ditzakegun etorkizuneko kontakizunetatik at irten nahi dugulako, mundua nolakoa izango den ulertzeko dugun modua eta sinesmenak birplanteatu nahi ditugulako.
- Ideia eta pentsamolde inspiratzaileak eta konspiratzaileak eskuratu nahi ditugulako, hizkuntzari eta komunitateari lotutako kontakizunak elikatuko dituztenak.
- Galdera berriak probokatu nahi ditugulako
- Praxi kolektiboan bestelako balio eta mundua ikuskera batzuk txertatu nahi dugulako
Etorkizunak pentsatzeko euskaratik, eta euskaraz sortutako tresna bat da bertatik bertara probatzeko aukera izango duguna, egunean zehar jasotako ideia eta elementu desberdinak baliaturik, euskararen agertoki desberdinetan barneratzeko aukera ederra.