Proiekzioa eta solasaldia
Etorkizuneko naturaren izendegia (Scavengers Reign-en estreinaldia Europan, euskaraz)
Eguna: 05/21/2025
Ordua: 17:30
Scavengers Reign-en (HBOren zientzia-fikziozko animaziozko telesaila) lehen atala estreinatuko dugu Europan, euskaraz. Saioan izango dira sortzaileetako bat, Jon Juarez, eta Katixa Agirre idazlea, eta etorkizuna bera zein hizkuntzen etorkizuna irudikatzeko zientzia-fikzioak duen gaitasunaz arituko dira. Ondoren, telesailak aurkeztutako ekosistema natural eta geografikoaren inguruko irudiak eta definizioak baliatuko dira etorkizuneko izendegia osatu eta hitz berriak asmatuz hizkuntzari ekarpena egiteko.
Izen-ematea: Kutxa Fundazioaren bitartez.
