Ikastaroa

Kutxaz kanpo: Euskararen etorkizunak lantzeko ahalduntze ludikorako saioa

Eguna: 10/03/2025

Ordua: 09:00

Fikzio Fabrika kolektiboak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntzarako Laborategiak Kutxaz Kanpo zikloa antolatu genuen 2024an zehar mahai, karta eta rol jokoen bidez euskararen eta euskal hiztunen etorkizunak landu eta pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko.

2025eko urrian Kutxaz Kanpo proposamena egun osoko ahalduntze ludikorako saio bihurtu nahi dugu euskalgintzaren ertz eta bektore ezberdinetako eragileekin batera maizter eskola moduko bat antolatzeko.