Ekintzak

Badalab-en lan ildoek urtean zehar egiten ditugun jarduera desberdinak biltzen dituzte. Bertan, egindako lanaren laburpenak eta espedienteak ikusi ahal izango dira, bakoitzari lotutako deialdi eta ekitaldiez gain.

Etorkisuneku

Etorkisuneku lan ildoak euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatu nahi du, etorkizuneko interakzio sistemetan euskararen erabilera bermatzeko. Geroaren esperimentazioan oinarritzen diren proiektu eta ekintzak biltzen ditu:

Ikusgela

Erronka digitalak biltzen dituzten azalpen bideo sortak helburu bikoitza du: alde batetik, gai bakoitza ulertzeko tresnak eskaintzea eta, bestetik, hizkuntzaren aldagaiak gai hauek zeharkatzerakoan sortzen dituen kezka, aukera eta galderak elikatzea.