Deaildi Irekia

ETORKISUNEKU KOMUNIKAZIOA

Hasiera: 11/16/2023 19:00

Amaiera: 06/30/2024 00:19

Laburpena

Etorkisuneku lan ildoaren baitan, etorkizuneko komunikazio edukiak, formatuak edota interakzio sistemak nolakoak izango diren hausnartzeko eta prototipoak proposatzeko bokazioa du Etorkisuneku Laborategiak. Horretarako, irudimena lantzeko metodologia dinamikoen bidez, komunikazioaren historiari errepasoa egin, oraina ulertu eta etorkizunari begira jarriko dira parte- hartzaileak. Zortzi lan saio egingo dira orotara. Horietako bakoitza monografikoa izango da eta ikus-entzunezkoekin lotutako gai bat izango du ardatz: Ikus-entzunezkoen kontsumoa, adimen artifiziala eta emozioak, lgoritmoa eta generoa, Marketing eta storytellinga, Fake Newsen unibertsoa eta eragina, formatuen eboluzioa eta prototipoak, ikus- entzunezkoak eta hizkuntza teknologiak eta komunikaziaren eragina aldaketa klimatikoan. Saio guztietan etorkizunari begira jarriko dira parte-hartzaileak, eta proposatu ahalko dituzte bertaratzeko aditu eta arituak. Ariketa horretatik eratorritako emaitzak denbora kapsula batean gordeko dira. Zortzi lan saioak gertatu ondoren, emaitza horiekin ikus- entzunezko etorkizuneko formatuak eta interakzio prototipoak proposatu ahalko dira.

ETORKISUNEKU KOMUNIKAZIOA

Nork har dezake parte?
Komunikazioan interesa duten 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendua da Etorkisuneku Komunikazioa.
Saio guztietan parte hartu daiteke eta izena eman behar da.