Bisita interaktiboa

‘HIZKUNTZAK, GORPUTZAK ETA TARTEKO ZIRRARAK’ instalakuntza artistiko interaktiboa

Eguna: 12/16/2023

Ordua: 17:00

Zein da euskal komunitatearen baitan dagoen aniztasun linguistiko-kulturala? Badalabek, Euskozenoa , DEjabu antzerki konpainia eta SOS arrazakeriarekin elkarlanean, 'Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak' instalakuntza artistiko interaktiboa jarri du martxan, Gorputzak lan-ildoaren baitan kokatzen dena. Euskal identitate migratuen bizipenaK eta etorkizuneko euskaldunaK irudikatzen jarraitu nahi dugu. Abenduak 16, 17:00-19:15* Abenduak 17, 10:30-13:15* *Sartzeko azken ordua. Bisita librea da eta publiko guztientzat dago bideratuta, euskaraz zein gazteleraz. Sarrera doakoa da.