‘HIZKUNTZAK, GORPUTZAK ETA TARTEKO ZIRRARAK’ instalakuntza artistiko interaktiboa

Eguna: 05/20/2024

Ordua: 17:00

Zein da euskal komunitatearen baitan dagoen aniztasun linguistiko-kulturala? Badalabek, Euskozenoa , Dejabu antzerki konpainia eta SOS arrazakeriarekin elkarlanean, 'Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak' instalakuntza artistiko interaktiboa jarri du martxan, Gorputzak lan-ildoaren baitan kokatzen dena. Euskal identitate migratuen bizipenaK eta etorkizuneko euskaldunaK irudikatzen jarraitu nahi dugu. Maiatzak 20, 21, 22, 23, 17:00-*19:00 ( *Sartzeko azken ordua). Bisita librea da eta publiko guztientzat dago bideratuta, euskaraz zein gazteleraz. Sarrera doakoa da. ____________________________________________________________________ INFORMAZIO GEHIAGO: https://herribizia.errenteria.eus/11kolore/