Bisita interaktiboa

‘HIZKUNTZAK, GORPUTZAK ETA TARTEKO ZIRRARAK’ instalakuntza artistiko interaktiboa

Eguna: 11/23/2023

Ordua: 17:00

Zein da euskal komunitatearen baitan dagoen aniztasun linguistiko-kulturala? Badalabek, Euskozenoa , DEjabu antzerki konpainia eta SOS arrazakeriarekin elkarlanean, 'Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak' instalakuntza artistiko interaktiboa jarri du martxan, Gorputzak lan-ildoaren baitan kokatzen dena. Azaroaren 23tik, 25era artean, euskal identitate migratuen bizipenei erreparatu eta etorkizuneko euskal komunitatearen inguruan esperientzia bat bizitzeko aukera izango duzu. Azaroak 23 eta 25ean , 17:00-19:15* Azaroak 25 , 10:00-13:15* *Sartzeko azken ordua. Bisita librea publiko guztientzat dago bideratuta. Sarrera doakoa.