Jardunaldia

Diskurtsoak berritzeko proposamen bat.

Eguna: 03/14/2025

Ordua: 09:00

Etorkisuneku 01. Hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat.

Zergatik eta zertarako euskara? Zergatik bizi nahi dugu euskaraz, hizkuntza hegemoniko batean errazago uler bagintezke? Euskara altxorra? Euskara hizkuntza zaharra da? Euskara hizkuntza klasista eta baztertzailea da? Hauek egunero topatzen ditugun galderetako batzuk besterik ez dira.

Etorkisuneku 01 ekimenaren bidez ekarpena egin nahi diogu hizkuntzarekin eta hiztun komunitatearekin lotutako diskurtsoen eta narratiben berreraikuntzari, deseraikuntzari, berritzeari.

Horretarako, abian da Etorkisuneku 01 instalakuntza. Prototipoen museo bat da, erdigunean jartzen dituena artefaktu material desberdinak. Honi lotutako programa publikoak balio behar du bestelako iruditeri bat probokatzeko, diskurtsoak elikatzeko, elkarrizketa kolektibo bat sustatzeko. Proposatzen den jardunaldi honek balio digu horri guztiari markoa jartzeko. Arituko gara utopiez, zientzia fikzioaz, plausibilitateaz. Eszenatoki desberdinak bisitatuko ditugu, eta jolastuko dugu, eta aztarna utziko.

Jardunaldi hau UEUk eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak elkarlanean antolatu dugu.