McKenzie Wark Donostian

Eguna: 12/07/2024

Ordua: 19:30

Zein militantzia eredu behar ditugu? Herrigintza, aktibismoa... Nola artikulatu nahi ditugu? Badalabetik hausnarketa garai bat abiatzera goaz, eragile eta militante ezberdinekin egin nahi dugun ibilbide bat. Lehenengo geltokiak Durangon eta Donostian egingo ditugu, bidelagun ezinhobeekin: Jakin Fundazioa, Euskalgintzaren Kontseilua eta TEKSarearekin elkarlanean, eta Durangoko Azoka, Tabakalera eta Katakraken babesarekin, McKenzie Wark idazlearekin elkartuko gara.