Kutxaz Kanpo: Jolastuko gara? Jabetzea eta ahalduntzea

Kutxaz Kanpo Maiatzak 8

KUTXAZ KANPO Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna.

2024 eta 2025 urteetan zehar, bai Badalaben Errenteriako egoitzan, bai Euskal Herriko beste zenbait puntutan ere, askotariko norbanako eta kolektiborengana hurbildu ahal izan gara jolas eta jokoen potentzialitateak esploratzera, eta 2026. urtean formatuak eskaini dizkigun indarguneak baliatu eta UEUrekin batera jauzi bat emango dugu, Kutxaz Kanpo 2026: Euskararen orainak eta etorkizunak zikloarekin. Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragileen hitzartzeekin batera jolas eta joko ezberdinak ekarriko ditugu, ohiko ikastaro formatuetatik haratago hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektibo ludiko eta eraldatzaileak ahalbidetzeko asmoz.

Ziklo honetan Euskal Herriko 5 espazio esanguratsutan hizkuntza eta hiztunen inguruko 5 ideia landuko ditugu: Jabetzea eta ahalduntzea, Hizkuntza-ohiturak, Komunitatea, Utopia eta Nostalgia eta Kontakizunak eta Sorkuntza.

HELBURUAK:
• Gaiaren inguruko esperientzia eta ezagutza duten eragile eta kasuak zuzenean ezagutzea.
• Euskararen oraina eta etorkizunari buruzko hausnarketa, elkarrizketa eta esperientzia kolektiboak ahalbidetzea.
• Ohiko ikastaro formatuetatik haratagoko formakuntza markoekin elkarrekin esperimentatzea.

Lehen saioa, hiztunen jabetzea eta ahalduntzeari lotutakoa izango da, maiatzaren 8an, Badalabeko egoitzan, Errenterian. Saio horretan beste esperientzietatik (euskalgintza, feminismoa, antiarrazismoa) ikasi ahal izango dugu, euskal hiztunen jabetze eta ahalduntzean aurrerapausoak nola eman elkarrekin pentsatzeko.

EGITARAUA:
Eguna: Maiatzak 8, ostirala.
Ordua: 10.00etatik 13.00etara.
Lekua: Badalab, Madalen Kalea 27, hirugarren solairuan.
Hizlariak:

  • Manex Agirre Arriolabengoa. Bertsolaria eta euskara teknikaria.
  • Malen Aldalur Azpillaga. Azpeitiako Udaleko Parekidetasun saileko teknikaria.
  • Sheila Padrones Gil. Sos Arrazakeriako Etxeko Lanaren arloko teknikaria.

Saioan parte-hartzea dohainik da: BETE FORMULARIOA!