Udako Euskal Unibertsitatea edo UEU irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, 1973an Donibane Lohizunen sortu zena. Bere jardunare baitan sartzen dira, besteak beste: ikastaroak, liburu-argitalpenak, Internet-zerbitzuak, kongresuak, profesionalen bilkurak, eta graduondoko-ikasketak. Gaur egun, Baiona, Bilbo, Eibar eta Iruñan egoitzak ditu.