Wikikasi Erronka Digitalak ikas-egoera

Sortzailea:

Lizentzia:

CC-BY-SA 4.0

Data:

2025

Badalabek, Talaios eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin elkarlanean, digitalizazioa ikuspegi kritikotik lantzeko Erronka Digitalak ikas-egoera sortu du. DBHko ikasleei bideratutako proiektua da, eta gaur egungo testuinguru digitalera nola iritsi garen ulertzea, haren azterketa zabala egiteko ezagutzak eta tresnak bereganatzea, eta digitalizazio librerako bidean alternatibak irudikatzea ditu helburu.

Ikas-Egoera honen barruan, curriculum-justifikazioa (konpetentziak), gida didaktikoa, material didaktikoa eta ebaluaziorako tresnak eskaintzen dira.

Material guztiak cc-sa-by 4.0 lizentzia librearekin argitaratu dira, beraz, moldagarriak dira irakaslearen beharren arabera.

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK