Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia da. Bere helburu nagusia euskararen biziberritze prozesuan berrikuntza eta esperimentazioaren bidez eragitea da. Horretarako, eragile ezberdinen arteko elkarlana sustatu eta proiektuak garatzen ditu. Gobernantza ereduan islaturik dago euskararen eragiletza-ekosistema anitz hori. Darabilen metodologiaren muinean ez-ohiko lankidetzak, teknologia libreak, ludikotasuna, herrigintza eta gizarte-berrikuntzarako tresnak daude.