Mahai bat, kartak eta bi pertsona solasean (edo jolasean?)
LEHENENGO DENBORALDIA
Lehen denboraldi honetako bikoteak eta gaiak aukeratzeko, Badalabeko proiektuak hartu dira oinarri, hein handi batean. Bikoteak elkar ezagutzen duten zein haien artean ezezagunak diren pertsonez osatuta daude. Gainera, podcasta berria izanik, ez dute aurrekaririk eduki saioaren forma nolakoa izango den aurreikusteko. Bikoteak honako hauek izan dira:
- Ines Osinaga eta Leo Bueriberi
- Leire Lison eta Gorka Julio
- Laura Ré eta Danel Galdaera
- Danele Sarriugarte eta Ibai Atutxa
- Rabab Abatouy eta Imanol Espinazo
- Ander Bolibar eta Galder Gonzalez
- Iruñe Aztiz eta Jokin Pedreño
- Aitziber Garmendia eta Ana Goitia
- Ane Abarrategi eta Xabier Landabidea
- Pilar Etxaniz eta Alex Artzelus
Peertube zerrendara esteka:https://peertube.eus/w/txdbakudXx7T7mXMKdACe3
Baleafunk zerrendara esteka: https://baleafunk.eus/channels/norknorinoiz
GUAU plataformara esteka: https://guau.eus/s/nork-nori-noiz
BIGARREN DENBORALDIA
Bigarren honetan, sorpresa eta ez-ohikotasuna indartu dira, bikoteen arteko lotura-inprobableak bilatuz. Lehenengo saioa 2026ko maiatzaren 14ean kaleratu da eta astero argitaratuko da aldi berean Peertube, Baleafunk eta GUAU plataforman. Guztira 10 saio izango dira. Hauek dira orain arte jakinarazi diren bikoteak:
- Goiatz Oiartzabal eta Mikel Irizar
- Oier Zuñiga eta Onintza Legorburu
- Olaia Inziarte eta Antton Telleria
Peertube zerrendara esteka: https://peertube.eus/w/nGHBGHYZ5Hjo9oi13ACkVy
Baleafunk plataformara esteka: https://baleafunk.eus/channels/norknorinoiz2
GUAU plataformara esteka: https://guau.eus/s/nork-nori-noiz
PLATAFORMEN AUKERAKETA
Badalaben bideo-podcasta argitaratzeko libreak diren plataformak aukeratu dira, alegia, software librearen filosofia jarraitzen dituzten horiek. Izan ere, Badalaben sinisten dugu horiek direla ingurune digitalean euskara eta euskal-komunitatearen kultura nahiz balioak gehien errespetatzen dituzten baliabide teknologikoak. Peertube (bideoak) eta Baleafunk (audioa) euskal fedibertsoaren parte dira. GUAU Plataformak euskal edukien bilgune eta erakus-lehio izateko xedea duenik, bideo-podcasta bertan ere plazaratzeak proiektuarekin bat datorrela uste dugu.









