Badalabek 2023-2024 ikasturtean egindako “Gazteek digitalizazioaz dituzten irudikapen sozialak: Euskal Herriko ikasleen kasua” ikerketan sortutako baliabide didaktikoa da. Egurrezko mugikor batean datza, gailu hauen bizitza-kateko katebegi bakoitzak sortzen duen inpaktu ekologikoa erakustea asmo duena. Hiru geruzatan bereizten da:
- Pantaileko aplikazioak eta euren energia-kontsumoa
- Mugikorren osagai fisikoak eta euren mineralak
- Zabor teknologikoa
Jatorriz, DBHko ikasleentzat diseinatutako euskarria da, baina gaiaren inguruko lanketan interesa duen edonorentzat baliagarria izan daiteke.
