Aurtengo udararako hainbat ikastaro antolatu ditugu Udako Euskal Unibertsitatearekin batera. Jorratuko ditugun gaiak eta formatuak anitzak dira: hizkuntza-ohiturak, komunitatea, kontakizunak, digitalitatea, komunikazio librea, ludikotasuna… Jarraian, hurrengo hilabeterako prest dugun programazioa bildu dugu.
KUTXAZ KANPO 2026: EUSKARAREN ORAINAK ETA ETORKIZUNAK
Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna. Saio guztiek bi atal izango dituzte. Lehenengo atalean adituen hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu. Bigarrenean, berriz, parte hartzaileak jolasean jarriko ditugu Fikzio Fabrikakoek dinamizatuta.
Hizkuntza-ohiturak. Ekainak 12, Laba. Iruña.
Goiatz Urkijo Castañares eta Pablo Suberbiola Unanue
Komunitate (imaginatuak). Uztailak 3, Aiaraldeako ekintzen faktoria. Laudio.
Maddi Alberdi San Martin, Iker Iraola Arretxe eta Iñaki Zaldua Callejari.
Utopia eta Nostalgia. Irailak 11, On Bulegoa, Baiona.
Iker Gurrutxaga Zubimendi
Kontakizunak eta Sorkuntza. Urriak 9. Bilbo.
Harkaitz Cano
Izen-ematea: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2323-kutxaz-kanpo-2026-zikloa
Aurretik gertatutakoak: Hiztunen jabetze eta ahalduntzea. Maiatzak 8, Badalab.Errenteria. https://badalab.eus/kutxaz-kanpo-2026-hiztunen-jabetze-eta-ahalduntzea/
WIKIKASI IKAS-EGOERAK
Wikikasi proiektua Talaios Kooperatiba eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen arteko lankidetza da, DBHko ikasleentzat bideratutako ikas-egoerak sortzea xede duena. Wikipedia eta Wikimediako euskarazko eduki libreak baliatuz, ikasleak ere informazio sortzaile izan daitezen bilatzen dute. Guztira 9 ikas-egoera dira, gai ezberdinen inguruan. Badalabek “Erronka Digitalak” ikas-egoeraren diseinuan parte-hartu du, ikasleekin digitalitate kritikoa lantzeko asmoa duena. UEUko jardunaldi honetan ikas egoera guztiak aurkeztu eta, bereziki, Erronka Digitalak ikas-egoeraren material didaktikoan sakonduko dugu.
Uztailak 3, Markeskoa Jauregia. Eibar. 09:00-14:00
Izen-ematea: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2343-ikas-egoerak-eta-wikikasi-aurkezpena-eta-tailer-praktikoa
KOMUNIKAZIOA SARE SOZIALEN ERRESUMAN: NOLA IZAN BURUJABE(AGO)?
Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea eta Badalaben arteko lankidetzan, egungo sare sozialen paradigmari buruzko jardunaldia antolatu dugu. Plataforma zentralizatu eta deszentralizatuen ekosistemetan, euskal komunitateak burujabetzarako dituen aukerak eta erronkak mahaigaineratuko dira, bai eta gurean diren zenbait praktiken sozializazioa egin ere. Hitzaldiez gain, komunikazio libre eta euskaltzaleagoa eraikitzeko tailerra ere izango da. Jardunaldia Oreretako Torrekuan eta Badalaben izango da.
Uztailak 10, Torrekua eta Badalab. Orereta/Errenteria. 09:00-17:00
Izen-ematea: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2350-komunikazioa-sare-sozialen-erresuman-nola-izan-burujabeago
KOLABORAZIOAK
Badalaben ikastaro propioez gain, beste eragile batzuek antolatutakoetan parte-hartuko dugu hitzaldi nahiz mahai-inguruetan.
Jakin Jardunaldia.Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak.
Urtero bezala, Jakinek bi egunetako jardunaldia antolatzen du gai baten inguruan. Aurtengoa euskara-adierazkortasuna izango da. Badalab lehenengo eguneko mahai-inguruan egongo da,hizkuntz teknologiak euskara adierazkorra lantzeko tresna gisa eztabaidatzen.
Ekainak 18, Artzabal Egoitza. Usurbil. 12:15-13:30
Informazio guztia eta izen-ematea: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2326-euskara-esanindartzeko-bidean-adierazkortasuna-euskaraz-lantzeko-eztabaidak-gakoak-eta-hautuak-jakin-jardunaldia
Euskalgintzaren Kontseilua. Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak.
Eremu digitalean euskararen normalizazio eta biziberritzearen inguruan hausnartzeko jardunaldia izango da, Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutakoa. Badalabek“Teknologia-burujabetza, hizkuntza-burujabetza. Hizkuntz minorizazioa algoritmoaren garaian” hitzaldia eskeiniko du.
Uztailak 9, Tolosako Kultur Etxea. 11:30-12:30
Informazio guztia eta izen-ematea: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2331-euskararen-jauzi-digitala-hausnarketak-eta-elkarguneak
