Laburpena

Erakusketak etorkizuneko euskararen agertoki berriak irudikatzeko prototipo artistikoak biltzen ditu. Nere Arrien idazlearen “Itzultzeko eskubidea” fabulatik abiatuta, Etorkisuneku sormen beken irabazleen artelan prototipoekin sortutako instalazioa da eta euskararen etorkizunari lotutako iruditegia berritzeko bokazioa duten hainbat agertoki eskaintzen ditu.

Etorkisuneku 01 erakusketak etorkizuneko euskararen agertoki berriak irudikatzeko prototipo artistikoak biltzen ditu. Hizkuntzaren iruditegi kolektiboa berritzen lagundu nahi duten hiru artelan eta soinu-instalazio baten bidez, etorkizuneko euskaradun gizartearen iruditeria aberasteko bokazioa du instalazioak.

Nere Arrien idazlearen Itzultzeko eskubidea fabulatik abiatuta, artista parte-hartzaileek metodologia espekulatiboak erabili dituzte eztabaidaren abiapuntu izan daitezkeen sormen prototipoak proposatzeko.

Erakusketarako soinu instalazio batean egokitutako Arrienen fabulak, krisi klimatikoarengatik ur maila igotako etorkizuna irudikatzen du. Obabel izeneko hiri bertikalean, euskara mainstream bihurtu, automatizazioek emozioak murriztu, eta gazteek hizkuntzak kontrolpean dituzten behin-behineko itzultzaileen kontrako errebolta hasi dute etorkizun heze, teknokratiko eta itogarriaren erdigunean.

Beste aldetik, Nora Goyalderen lanak isiltasunaren etorkizun larriari begiratzen dio soinu, eskultura eta interaktibitatearen bitartez. Gizakiek sortzen dituzten soinu-hotsak, musikak eta zaratak aztertzen ditu gorputzarekin daukaten erlaziotik tiraka. Horrela, “Isiltasun eskubidea” artelanak hizkuntzaren etorkizuna irudikatzeko, ingurune zalapartatsuan kokatzea proposatzen du.

Aldi berean, Naiara de la Puente eta José Miguel Baenaren “Euskaldun elektronikoekin amets egiten duen akordeoiak” performance-ak eta bere arrastoaren instalazioak, euskararen etorkizunari buruz hausnartzeko musika, dramaturgia eta inprobisazioa hartzen dituzte ardatz. Kultura eta arteak iruditegiak zabaldu eta hedatzeko duten gaitasunarekin esperimentatzen dute prozesu horretan sortzen diren idatzi eta bestelako aztarnen bidez galderak eta kezkak islatu ahal izateko.

Azkenik, Iraitz Mateok 2051.urtean kokatutako “Kapsulak” artelanean, etorkizuneko hizkuntzaren eguneroko erabilera anitzak hausnartzen ditu. Ikuspegi zabal edo makroaren ordez, egunerokotasunean eta errutinazko ekintza xumeetan hizkuntza bizirik mantentzea posible ote den irudikatzea proposatu nahi du.

Oro har, Etorkisuneko 0.1 erakusketak euskararen etorkizunari lotutako iruditegia berritzeko bokazioa duten hainbat agertoki eskaintzen ditu.

Ildoa: Etorkisuneku

ETORKISUNEKU KOMUNIKAZIOA

Hasiera: 2023/11/16

Amaiera: 2024/06/30

Lotutako deialdiak

Laburpena

Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren Etorkisuneku lan ildoaren baitan, etorkizuneko komunikazio edukiak, formatuak edota interakzio sistemak nolakoak izango diren hausnartzeko eta prototipoak proposatzeko bokazioa du programak.

Komunikazioan interesa duen edonorentzat da.

Saio guztietan parte hartu daiteke eta izena eman behar da. 

Izen-ematea

Etorkisuneku Komunikazioa

Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren Etorkisuneku lan ildoaren baitan, etorkizuneko komunikazio edukiak, formatuak edota interakzio sistemak nolakoak izango diren hausnartzeko eta prototipoak proposatzeko bokazioa du programak. Horretarako, irudimena lantzeko metodologia dinamikoen bidez, komunikazioaren historiari errepasoa egin, oraina ulertu eta etorkizunari begira jarriko dira parte-hartzaileak.

Zortzi lan saio egingo dira orotara. Horietako bakoitza monografikoa izango da eta ikus-entzunezkoekin lotutako gai bat izango du ardatz: Ikus-entzunezkoen kontsumoa, adimen artifiziala eta emozioak, algoritmoa eta generoa, Marketing eta storytellinga, Fake Newsen unibertsoa eta eragina, formatuen eboluzioa eta prototipoak, ikus-entzunezkoak eta hizkuntza teknologiak eta komunikaziaren eragina aldaketa klimatikoan.

Saio guztietan etorkizunari begira jarriko dira parte-hartzaileak, eta proposatu ahalko dituzte bertaratzeko aditu eta arituak. Ariketa horretatik eratorritako emaitzak denbora kapsula batean gordeko dira. Zortzi lan saioak gertatu ondoren, emaitza horiekin ikus-entzunezko etorkizuneko formatuak eta interakzio prototipoak proposatu ahalko dira.

December 14, 2023

Etorkisuneku Komunikazioa:

Makina edo pertsona, zein kuttunago?

December 14, 2023
January 1, 2024

Etorkisuneku Komunikazioa:

Algoritmoak ea nor zaren galdetu du.

January 1, 2024
February 1, 2024

Etorkisuneku Komunikazioa:

Marketinga gara.

February 1, 2024
March 1, 2024

Etorkisuneku Komunikazioa:

Fake News bat goitik behera ulertu.

March 1, 2024
April 1, 2024

Etorkisuneku Komunikazioa:

Zure arrasto klimatiko digitala.

April 1, 2024
June 1, 2024

Etorkisuneku Komunikazioa:

Formatoen prototipazio sormen tailerra

June 1, 2024
Ildoa: Etorkisuneku

ETORKISUNEKU FABULA

Hasiera: 2022

Ekintzaren egoera: 2. Fasea: Polinizazioa

Laburpena

Etorkisuneku proiektuak euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatu nahi duen lan ildoa da. Etorkizuneko interakzio sistemetan euskararen erabilera bermatzea du helburu.

Etorkisuneko proiektuak euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatu nahi duen lan ildoa da.

Etorkizuneko interakzio sistemetan euskararen erabilera bermatzea du helburu.