Kutxaz Kanpo: Esperientzien kutxa

«Kutxaz kanpo» Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategia eta Fikzio Fabrika kolektiboaren artean mahai, karta eta rol jokoen bidez pentsamendu eta hausnarketa bide berriak sustatzeko marko ludiko eta esperientziala da, euskararen eta euskal hiztunon etorkizunak elkarrekin pentsatzeko marko moldagarri eta modularra bezala planteatu duguna.

2024 eta 2025 urteetan zehar, bai Badalaben Errenteriako egoitzan bai Euskal Herriko beste zenbait puntutan ere, askotariko norbanako eta kolektiborengana hurbildu ahal izan gara jolas eta jokoen potentzialitateak esploratzera eta, «Kutxaz kanpo: Esperientzien kutxa» honekin, orain arte egindako ibilbidean oinarrituta euskararen etorkizunarekin kezkatuta dabiltzan eragileekin landutako esperientzia ezagutzera eman eta euskalgintzen kokapen anitzetan “Kutxaz Kanpo” berriak sor daitezen baldintzak sortzeko erreferentziazko gune digitala proposatu nahi dugu.

Esperientzien Kutxa hau ez dago amaituta, ez dago itxita, eta ez da pausoz pauso jarraitu beharreko sukaldeko errezeta liburu bezala planteatu nahi. Bizitakoaren arrasto bat jaso, ludikotasunaren aukeretaz baliatzen hasteko proposamen batzuk planteatu eta hemendik aurrera biltzen joango garen hazi berriak gordetzeko gune bizi bezala planteatzen dugu.

Gaur gaurkoz, lau proposamen aukeratu ditugu. Lau hazi. Lau marko. Lau aukera, elkarrekin bidaia eraldatzaileak abiatzeko: Sign, Lehia, Besteen azalean eta Dialect.

Esperientzien kutxa hau ezberdina izan daiteke zatozen hurrengoan. Jostailu berriak aurkituko dituzu behar bada. Edo jostailu zaharrei emateko erabilera berriak. Edo behar bada zuk zeuk ekarri nahi duzu jokoren bat, jolasen bat, erabileraren bat, proposamen bat…

Idatziguzu info@fikziofabrika.eus helbidera.

1. Hazia _// SIGN //

2. Hazia_// LEHIA //

3. Hazia_// BESTEEN AZALEAN //

4. Hazia_// DIALECT //