Deialdi Itxita

Adimen Artifiziala Auzitan

Hasiera: 09/05/2023 00:00

Amaiera: 10/09/2023 12:00

Laburpena

Adimen Artifiziala hizkuntza gutxituen biziberritzearekin, teknologiak komunitatean duen eraginaren kuestionamenduarekin, sorkuntzarekin eta/edo euren arteko edozein intersekziorekin lotura duen ideia bat garatu nahi duten norbanako edo kolektiboei zuzendutako deialdia da, edozein delarik norbanakoen formakuntza maila. Dirulaguntza hauen helburua da euskaratik, eta euskaraz ere, biziko den hiztun komunitate sortzaile, berdinzale eta justua elikatzeko, gaurtik proposamenak gauzatzen hastea. Horretarako, teknologia berriek hizkuntzari eta komunitateari parez pare jartzen dizkioten erronkak aukera gisa baliatuko dituzten esplorazio prozesuak sustatu nahi dira Laguntza ekonomikoaz gain, ideia hautatuei Badalabeko, Humanitate Digitalen Ikerguneko eta Tabakalera Medialabeko lantaldearen laguntza teknikoa, baliabideak eta espazioak eskainiko zaizkie, beharren eta aukeren arabera. Edozein kasutan, ez da egonaldia egiteko deialdia.

ADIMEN ARTIFIZIALA AUZITAN. IDEIA SORKUNTZA DEIALDIA

Dirulaguntza honen helburua da Adimen Artifiziala hizkuntza (gutxituen) biziberritzean txertatzen duten, (herritarren) sormen eta esperimentaziorako lanketekin uztartzen duten eta/edo herria eta teknologiaren (kuestionamendu) lerroak proposatzen dituzten esplorazio prozesu berriak sustatzea, etorkizunean proiektu esperimental handiagoa bilakatzeko potentziala duten hastapeneko ideia inspiratzaile edo hipotesiei bultzada emanez.