Eguna: 06/03/2025
Ordua: 18:00
Solasaldia eta bideo-podcasta: Harkaitz Cano, idazlea / Goiatz Oiartzabal, Badalab Hizkuntza Laborategiko zuzendaria.
Nor zen Antoine Abadia? Dublinen jaiotako euskaldun aberatsa. Niloren iturburua topatu nahi zuen XIX. mendeko esploratzailea. Kartografoa. Astronomoa. Poliglota. Hendaian fantasiaz eta misterioz gainezka dagoen gaztelua eraiki eta Xahorekin batera “zazpiak bat” lelo ezaguna sortu zuena. Abadia abenturazalea Nilo ibaian gora bezala, adimen artifizialaren ur arriskutsuetan sartuko gara, haren arrastoari segika.
