Eguna: 12/10/2025
Ordua: 19:00
Eguna: 12/10/2025
Ordua: 19:00
2017an kaleratu zuen Marina Garcesek “Ilustrazio erradikal berria” eta 2023an “Promesaren denbora”. 2025 urtean ekarri dira euskarara biak “Denbora bizigarri baterako, ilustrazio erradikal berria eta promesaren denbora”.
Itzulpen honetatik abiatuta, eta Orotariko ekologia bat programaren baitan kokatutako elkarrizketa da hau. Elkarrizketan zehar harilkatuko ditugu istripua eta naufragioa, lehena, oraina eta geroa, denborazkotasuna eta ziurgabetasuna, elkarrekin pentsatzeko nola saihestu istripua, eta nola pentsatu esperantza. Elkarrekin irudikatzeko istripuaren denboran, denbora bizigarri baterako ekologia bat.
Marina Garcesekin batera arituko da Lorea Agirre Dorronsoro, euskarazko testuaren hitzaurrearen egileetako bat eta dinamizatzailea Goiatz Oiartzabal Lakarra izango da, Badalabeko zuzendaria.
Marina Garces, 2025eko azaroa.
“Istripuaren denbora” Istripuak hondoratzea erradikalizatzen du, denborazkotasunak bereizten dituen etena. Etena, lehenaldia eta geroaldia sartzen dituelako eta identitateak disoziatzen dituelako: istripu batek, hutsala izan arren, gertaeren katea mozten du, sarrera edo bidebanatze batek, eta horrek bereizten gaitu nor ginen edo zer uste genuen. Istripuak ez du aurrekoa eta ondorengoa linealtasun historiko baten barruan bereizten; aitzitik, ziurgabetasuna tenkatzen du jasangarria denaren eta ez denaren, konpongarria denaren eta itzulezina denaren artean. Ustekabekoa aurreikus daitekeen denbora da istripuaren denbora. Beraz, ekintza bideratzen duen galdera bakarra da: nola saihestu istripua? Nola saihestu ondorioak?
Hitzaldian euskara eta katalana tartekatuko dira. Itzulpen zerbitzua eskainiko da: EUS-CAT eta CAT-EUS.