Tailerra
Olatz Salvador eta Alaia Martin
*Izen-ematea laster zabalduko dugu.
Falta zaizkigun hitzak eta doinuak sortzeko tailerra. Dudan egon, dudan izan, trantsizioan egoten jakin, trantsizioa eragin. Horretarako transgresiotik edan nahi dugu eta hitzak eraldatu. Pentsamendua aldatzeko ideien grafia aldatu behar delako lehenik, ideien sorburu diren hitzak zizelkatu eta findu, transatlantiko baten patxadaz nabiga dezaten gure baitako ozeanoetan. Hitzek aldatzen baitituzte ekintzak, ezin baita transgreditu hitzek oinak eusten ez baldin badizkigute. Hitzak hartuko ditugu eta piezak aldatu, letrak tokiz mugitu, muga ez gaitzaten. Falta zaizkigun hitzak eta doinuak bilatuko ditugu elkarlanean eta behar ditugun hitzak transmititu, izendatzeko hitzik ez egonik ere. Horretarako bitartekoak prest dauzkagu; ahotsak, begiak, gitarrak eta koadernoak.