Sormen saioa

LOS VOLUBLE

Partaideak

Eguna: 06/12/2025

Ordua: 17:30

Errenteria laborategi lan-ildoaren baitan, Badalabek bere ekarpena egin nahi du Atlantikaldia jaialdian, herrian eragile eta pertsona ezberdinen arteko sareak sortzen. Horretarako, Los Voluble musika taldearen kontzertu bat eskainiko dugu eta herritarrak musika taldearen bereizgarri diren ikus-entzunezkoen sorrera prozesuaren parte izan daitezen nahi dugu! Gauzak honela, MUGAK eta identiTARTEAK sormen tailer gidatuak eskainiko ditugu nahi duten herritarrek beraien ekarpenak egin ditzaten. 3 sormen saio izango dira, eta bi gai nagusiren baitan arituko gara: mugak eta identitateak. Zeintzuk dira zeharkatzen gaituzten mugak? Fisikoak al dira, geografikoak? Sinbolikoak, ikusezinak? Nola eragiten dute gure identitateetan? Hainbat ariketa artistikoren bitartez, irudimena askatu eta hausnarketa kolektiboa egingo dugu; Errenteriako aniztasunaren erakusleihoa izan nahi duen komunitatean geure ikuspuntuak elkarbanatuz.