Los Voluble Pedro eta Benito Jiménez anaiek osatutako bikote artistiko andaluziarra da. Bikotea ikus-entzunezko esperimentazioaren eta soinu-aktibismoaren zentzu zorrotz batek definitu izan du beti, mila lengoaiaren bidez espresatu izan delarik, flamenko eta rapetik hasi eta zarataraino. Atlantikaldirako, Bordehack emanaldiaren bertsio hackeatu bat sortu dute Badalaben eskutik eta Maddi Goikoetxea artista Errenteriarraren laguntzarekin. Horretarako, bestela elkartuko ez liratekeen jatorri eta kultura ezberdineko 10 pertsonek “Mugak eta identi(t)arteak” izeneko saio artistikoetan parte hartu dute, helburu izanik Atlantikaldiaren lema den “zeharkaldia” ideiari lotuta bizikidetzan, egunerokotasunean, ematen diren oztopo eta aukeren inguruan hausnartzea eta, batez ere, Los Voluble-rekin lankidetzan, herriari kontatzea. Info gehiago: atlantikaldia.errenteria.eus