Denbora bizigarri baterako

Marina Garcesen «Denbora bizigarri baterako, ilustrazio erradikal berria eta promesaren denbora» liburu aurkezpena egin genuen 2025eko Durangoko Azokan.

“El tiempo de la promesa” eta “Nueva ilustración radical” testuen euskararako itzulpena aurkeztu genuen. Idazle eta pentsalari kataluniarrarekin batera, Olatz Mitxelena itzultzailea, Goiatz Oiartzabal (Badalab) eta Lorea Agirre (Jakin) aritu ziren liburuaren inguruan eta, ondoren, Leire Lison (Badalab) eta Haritz Azurmendirekin (Jakin) mahai-ingurua osatu genuen, gazteen militantziaz hausnartzeko. Izan ere, abentura honetan Euskalgintzaren Kontseilua, Jakin eta TEKS izan ditugu bidelagun.

Nola pentsatu esperantza, nola pentsatu bestela, moderniaren ilustrazio unibertsalaren eta aurrerabide etenik gabearen iruzurraren tranpak azpian harrapatu eta etsipenean utzi gaituenean. Geure desobedientzia epistemikoa armatzeko gramatika erradikal baten hainbat zantzu pentsagarri eta gauzagarri dakarkigu Marina Garcés pentsalari kataluniarrak- Hitza hartzeko tenorea da, diosku.

Aurkezpenaren bideoa osorik ikus dezakezu hemen:

Eta eguneko irudi batzuk ere bai, Badassen eskutik.