Nork Nori Noiz? Podcasta

[Jardunean]

LABURPENA

Badalabek Hiru Damatxorekin ekoitzitako bideo-podcasta da. Mahai baten bueltan bikote ezberdinak biltzen dira, jolasa ardatz delarik. Elkarrizketatzailerik gabe, karta-sorta batek solasaldia gidatzen du. Helburua da euskararen biziberritzea eta hiztun komunitatea ikuspegi anitzetatik lantzea. 2025ean lehenengo denboraldia Peertuben eta Balefunken argitaratu ziren, komunikazio librearen aldeko apustua eginda. 2026an, lehenengo denboraldia EiTBren GUAU plataforman argitaratzearekin batera, bigarren denboraldia ekoitzi eta aurreko hiru plataformetan publikatuko da.

Mahai bat, kartak eta bi pertsona solasean (edo jolasean?)

LEHENENGO DENBORALDIA

Lehen denboraldi honetako bikoteak eta gaiak aukeratzeko, Badalabeko proiektuak hartu dira oinarri, hein handi batean. Bikoteak elkar ezagutzen duten zein haien artean ezezagunak diren pertsonez osatuta daude. Gainera, podcasta berria izanik, ez dute aurrekaririk eduki saioaren forma nolakoa izango den aurreikusteko. Bikoteak honako hauek izan dira:

  1. Ines Osinaga eta Leo Bueriberi
  2. Leire Lison eta Gorka Julio
  3. Laura Ré eta Danel Galdaera
  4. Danele Sarriugarte eta Ibai Atutxa
  5. Rabab Abatouy eta Imanol Espinazo
  6. Ander Bolibar eta Galder Gonzalez
  7. Iruñe Aztiz eta Jokin Pedreño
  8. Aitziber Garmendia eta Ana Goitia
  9. Ane Abarrategi eta Xabier Landabidea
  10. Pilar Etxaniz eta Alex Artzelus

Peertube zerrendara esteka:https://peertube.eus/w/txdbakudXx7T7mXMKdACe3

Baleafunk zerrendara esteka: https://baleafunk.eus/channels/norknorinoiz

GUAU plataformara esteka: https://guau.eus/s/nork-nori-noiz

BIGARREN DENBORALDIA

Bigarren honetan, sorpresa eta ez-ohikotasuna indartu dira, bikoteen arteko lotura-inprobableak bilatuz. Lehenengo saioa 2026ko maiatzaren 14ean kaleratu da eta astero argitaratuko da aldi berean Peertube, Baleafunk eta GUAU plataforman. Guztira 10 saio izango dira. Hauek dira orain arte jakinarazi diren bikoteak:

  1. Goiatz Oiartzabal eta Mikel Irizar
  2. Oier Zuñiga eta Onintza Legorburu
  3. Olaia Inziarte eta Antton Telleria

Peertube zerrendara esteka: https://peertube.eus/w/nGHBGHYZ5Hjo9oi13ACkVy

Baleafunk plataformara esteka: https://baleafunk.eus/channels/norknorinoiz2

GUAU plataformara esteka: https://guau.eus/s/nork-nori-noiz

PLATAFORMEN AUKERAKETA

Badalaben bideo-podcasta argitaratzeko libreak diren plataformak aukeratu dira, alegia, software librearen filosofia jarraitzen dituzten horiek. Izan ere, Badalaben sinisten dugu horiek direla ingurune digitalean euskara eta euskal-komunitatearen kultura nahiz balioak gehien errespetatzen dituzten baliabide teknologikoak. Peertube (bideoak) eta Baleafunk (audioa) euskal fedibertsoaren parte dira. GUAU Plataformak euskal edukien bilgune eta erakus-lehio izateko xedea duenik, bideo-podcasta bertan ere plazaratzeak proiektuarekin bat datorrela uste dugu.